TEKO - Komunikazio Agentzia Ordizian eta Azpeitian
1024
page-template-default,page,page-id-1024,ajax_fade,page_not_loaded,,wpb-js-composer js-comp-ver-5.4.4,vc_responsive

TEKO

1989tik EGUNEZ EGUN aurrera eginez
Gure bezeroen zerbitzura ALIATU LEIAL bezala.

Enpresaren historia 1989. urtean hasi zen txakel markaren izenpean. 23 urteren ostean aktibitatearekin bukatzea erabaki zen, bai enpresa eta baita alde gizatiarretik urte emankorrak izan zirenak.

2012. urtean, sozio fundatzaileetako batek, Jose Mari Azpiazuk, Eko.tx enpresa sortu zuen, ekopuntotx bezala ere ezagutua zena.

Hausnarketa eta gogoeta denbora baten ondoren, 2017ko urtarrilean, ekopuntotx TEKO izatera pasatzen da, marka identitatea indartze aldera. Urtebete beranduago, 2018 hasieran, Arantxa Garinek hartzen du enpresaren gidaritza Zuzendari berria izatera pasatuz.

TEKO enpresa sektore ezberdinetako bezero zorrotzen eskaerei erantzuna emateko sortu zen, konpromiso maila altua eta kalitatezko arreta pertsonala eskatzen dutenentzat, alegia.

JOSE MARI AZPIAZU, TEKO enpresaren fundatzailea

 

Alpinismoak gure burua hobeto ezagutzen laguntzeaz gain, gure lan-etekina areagotzen du.

Walter Bonatti alpinista italiarrak “Nire bihotzaren barnean jakin badakit jomuga oparituak ez direla existitzen” esan zuen behin, argi utziz poztasuna eta asebetetzea eguneroko esfortzuaren bitartez bakarrik eskuratzen den lorpen bat dela.

Alpinismoak nire lanbidean egon daitezkeen bide ezezagun eta aldakorretatik beldurrik gabe ibiltzen laguntzen nau, baina batez ere, euren konfiantza eskaintzen dizuten pertsonen aliatu izan eta patu berdina elkarbanatzeko balio dit.

Hustu eta bete. Erori eta zutik jarri. Zailtasunean handitu. Ez dago errezeta hobeagorik.

ARANTXA GARIN, TEKO enpresako Zuzendaria

 

%100 Arrazionala %100 Emozionala

Pertsona erabakigarriak ditut gustuko: ziurtasuna ematen dizute eta sinesgarritasuna areagotzen dute.

Hitza eman eta bete. Horretan datza.

Gizarte honetan, Zygmunt Baumanen filosofoak “likido” deiturikoa,  irmotasuna eta sendotasuna gutxi ikusten diren baloreak dira.

Sentimendu hau lana egin eta bizitzerako garaian nirekin partekatzen duten pertsonez inguratzea gustatzen zait. Aurpegira elkar begiratu eta helburu berdina partekatzen dugula ikusi, bide berdin batetik aurrera eginez aliatu modura.

Nire ustez, arrazoia eta emozioa eskutik helduta joan behar dira emaitzarik onena lortzeko. Bai bizitzan, baita lanean ere.