TEKO - TEKO +
1025
page-template-default,page,page-id-1025,ajax_fade,page_not_loaded,,wpb-js-composer js-comp-ver-6.4.2,vc_responsive

GARAI BERRI BATERAKO ESTIMULUAK
Pertsonan zentraturiko komunikazioa.

Enpresa humanista gara eta egungo gizartearekin konpromisoa hartua daukagu, proiektu bakoitzari balio gehigarri bat ematen diogularik. TEKO+ gizartearen hobekuntzara bideraturiko gure produktuen faktoria da. Hau da gure aurkezpen txartela.

Nire barneko mendiak / Montañas de mi interior

 

“Nire barneko mendiak” eta “Montañas de mi interior” gure faktorian sorturiko eta euskaraz eta gazteleraz eginiko liburua da, Jose Mari Azpiazu, gure fundatzaileak idatzia. Komunikazio berritzaile baten alde lan egiten dugu egunerokotasunean aurki ditzakegun eta egungo mehatxuak diren gogogabekeri, ilusio falta eta ezkortasunari gako motibatzaileen bitartez aurre egiteko. Pertsonan zentraturiko komunikazioa sortzen dugu gizarte biziago eta gizatiar bateruntz zuzentzeko.

Gehiago jakin

La vida en el límite de la vida

 

Lunwerg-Planeta editorialaren eskutik, Sebastián Álvaro, “Al filo de lo imposible” telesailaren sortzaileak eta Jose Mari Azpiazu, TEKO enpresaren fundatzaileak, “La Vida en el Límite de la Vida” liburua argitaratu berri dute. Mundu mailan ezagunak diren alpinisten bizipen eta testigantzak liburu batean bildu dituzte. Mendian muturreko egoerei aurre egitea posible baldin bada, nola ez ba kalean. Alpinismoa bizi-eskola modura aurkezten zaigu gure beldurrei adore eta kemenarekin aurre egin, sentimendu eta pasioak bultzatu eta drama eta tragediak, garaipen eta porrotak erlatibizatzeko asmoz. Batez ere, bizi hau modu zirraragarri batean bizitzeko deia egiten digu, lortu nahiko genukeen hori beldurraren ondorioz saiatu gabe geratu izanak sortzen digun frustrazioari aurre egiteko.

Gehiago jakin