TEKO - Komunikazio Agentzia Ordizian eta Azpeitian
1024
page-template-default,page,page-id-1024,ajax_fade,page_not_loaded,,wpb-js-composer js-comp-ver-6.4.2,vc_responsive

TEKO KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA

ESTRATEGIATIK

EMAITZETARA

TEKO sektore ezberdinetako bezero zorrotzen eskaerei erantzuna emateko sortu zen, konpromiso maila altua eta kalitatezko arreta pertsonala eskatzen dutenentzat.

TESTIGANTZAK

SEBASTIÁN ÁLVARO, “Al Filo de lo Imposible”-ren sortzailea

 

“TEKOrekin, eta bereziki Arantxa Garinekin dudan harremana oso estua da. 2017an hasi ginen elkarlanean, Madrilen “Nire barneko mendiak” liburuaren aurkezpenarekin, erronka handiagoei ekiteko abiapuntua izan zena.

Horrela, TVErako zuzendu nuen “Al filo de lo Imposible” ko lantaldean parte hartu zuten euskal alpinisten ekitaldi bat antolatu genuen Azpeitian eta baita Donostian eta Azpeitian “La Vida en el Límite de la Vida” eta “La Vida en los Confines de la Tierra” liburuen aurkezpenak ere.

Harreman profesional haiek komunikazio arloko profesional on bat ezagutzeko aukera eman zidaten, egiten duen guztian erakusten baitu zuhurtzia, eraginkortasuna eta irizpidea.

Baina, gainera, ibilaldi bat egiteko aukera izan genuen Galiziako itsaslabarretan zehar, eta pertsona zintzo batekin aurkitu nintzen. Munduaren amaiera arte joan zaitezkeen konfiantzazko lagun on bat.”

KOLDOBIKE OLABIDE, Legazpiko Alkatea

 

“Enpresa hornitzaile batengan konfiantza izateko, eskaturiko proiektuan erantzun egokia emateaz gain, ideia berritzaileak, irizpide propioak, abilezia berezia eta seriotasuna eskaini behar dizkizu.

Hain gutxitan gertatzen da hau!

TEKOn dugun konfiantza, alde gizatiarraz gain, enpresako lantaldeak baldintza guzti hauek betetzen dituelako da.”

ESTHER LARRAÑAGA, Aspace Gipuzkoako Zuzendaria

 

Erraza da TEKO enpresarekin harreman profesional on bat izatea.
1995. urtean, Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko liburua egin zuten, eta, ondoren, Aspace Gipuzkoako EKIPO aldizkariaren, urteko memorien eta Elkartearen barruan gauzatzen diren komunikazio-proiektu guztien arduradunak dira.
TEKOk gure beharrak ulertzen jakin du eta bere lana modu egoki batean, eraginkortasunez eta humanismo-dosi handiekin garatzen du.

ESTI AZKUE, Kardala LHII Akuakultura Eskola

 

“Informazioz lepo bizi garen garai honetan, etorkizuneko ikasleei Kardala LHII Akuakultura Eskolan eskaintzen dugun zikloaren berri emateko kanpaina eraginkor bat eraman nahi genuen aurrera.
Sarean miaketa bat egin ostean, TEKO Komunikazioa enpresarekin jarri ginen kontaktuan.
Haien proposamena, profesionala eta datuetan oinarritua, ezagutu eta gero, kanpaina aurrera eraman genuen emaitza ezin hobeak lortuz.”

BEGOÑA BEOBIDE, Iraurgi Berritzen Agentziako Zuzendaria

 

“Iraurgi Berritzenek TEKO enpresarekin duen erlazio profesionala bikaina da, beraien aldetik lortzen dugun leialtasun, maitasun eta ilusioari gehitzen zaiona.

Denbora honetan agentzian ditugun komunikazio alorreko hainbat gai burutu dituzte: urteko memoria, zerbitzuen aurkezpena, Euronet 50/50 proiektuaren komunikazioa…

Guztira bi urte damazkigu TEKOren aholkularitza eta profesionaltasunaz baliatuz.”