“Al Filo de lo Imposible” PROGRAMAKO EUSKAL ALPINISTEI OMENALDIA - TEKO
1100
portfolio_page-template-default,single,single-portfolio_page,postid-1100,ajax_fade,page_not_loaded,,wpb-js-composer js-comp-ver-6.4.2,vc_responsive

“Al Filo de lo Imposible” PROGRAMAKO EUSKAL ALPINISTEI OMENALDIA

ZER egin dugu?

Azpeitian, 2018ko abenduaren 11n

  • Omenaldia
    TVE kateko “Al Filo de lo Imposible” programa 1982an sortu eta 2009an emititzeari utzi zion. Etengabeko emisioa izan zuen 27 urteetan zehar eta denbora aurrera joan ahala, jarraitzaileek gora egiten zuten. Nabarmentzekoa izan zen euskal alpinistek 200 espedizioetatik jaiotako 300 dokumental baino gehiagotan izan zuten parte hartzea. Sebastián Álvaro, sortzaile eta zuzendariak, bere programan parte hartu zuten euskal mendizaleak omendu nahi izan zituen eta Azpeitia aukeratu zuen ekitaldia burutzeko. Inoiz ez zuen antzerakorik egin. 30 bat alpinistek hartu zuten parte eta bertaratutako hainbat ikusle bildu zituen ekitaldiak. Ekitaldi gogoangarri, errepikaezin eta ahaztezina izan zen.
  • Liburuaren aurkezpena
    Ekitaldian, Sebastián Álvarok berak eta Jose Mari Azpiazu azpeitiarrak elkarrekin idatzitako “LA VIDA EN EL LÍMITE DE LA VIDA” liburua aurkeztu zen. Ikusmin handia sortzeaz gain, hainbat liburu saldu ziren.
  • Ekitaldiaren kudeaketa eta gidaritza
    Ekitaldia Azpeitiako Lagun Onak MB elkarteak antolatu zuen eta Arantxa Garin, TEKO Komunikazioko Zuzendaria, izan zen zuzentzeaz, koordinatzeaz eta aurkezteaz arduratu zena.
Tipo de trabajo

Ekitaldiak, Gizarte Arloa